NAIZ
DONOSTIA

GBCk Pedro Llompart eta Zoran Vrkic fitxatu ditu, bi eta hiru urtetarako hurrenez hurren

Gipuzkoa Basketek bi fitxaketa berri iragarri ditu: Pedro Llompart antolatzailea eta Zoran Vrkic hegalekoa. Llompartek bi urterako kontratua sinatu du, eta Vrkic hiru urte egongo da Donostian.

Pedro Llompart taldea sendotzera dator. (@gipuzkoabasket)
Pedro Llompart taldea sendotzera dator. (@gipuzkoabasket)

Gipuzkoa Basketek aurtengo bi fitxaketa berri iragarri ditu. Pedro Llompart antolatzaileak eta Zoran Vrkic hegalekoak Donostiako taldearekin sinatu dute kontratua, bi eta hiru denboraldirako hurrenez hurren.

Llompartek eskarmentu handia du ACB ligan, Lucentum, Valencia Basket eta CAI Zaragoza taldeetan jokatu baitu. 33 urteko jokalariak azken talde honetatik etorri da Gipuzkoa Basketera, kontratua amaitu ondoren.

Vrkic Kroaziako Sibenik taldetik etorri da eta Europako liga asko ezagutzen ditu, Kroazia, Italia, Eslovenia, Grezia eta Bilbao Basketen jokatu ondoren. Aurreko denboraldian batezbeste 16 puntu lortu zituen, taldeko saskiratzaile onena izanda.