NAIZ
DONOSTIA

Juan Mari Jauregi gogoratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, haren heriotzaren 15. urtemugan

Gipuzkoako batzarkide eta gobernadore zibil ohia izandako Juan Mari Jauregi omentzeko ekitaldia egin dute Batzar Nagusietan, ETAk tiroz hil zueneko hamabosgarren urteurrenean.

Juan Mari Jauregiren omenezko ekitaldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Juan Mari Jauregiren omenezko ekitaldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Gaur hamabost urte hil zen Juan Mari Jauregi, ETAren ekintza baten ondorioz. Batzarkide eta Gipuzkoako gobernadore zibil ohia gogoratzeko ekitaldia egin dute Batzar Nagusietan.

Bertan izan dira haren alarguna, Maixabel Lasa, eta iloba bat. Batzar Nagusietan ordezkaritza daukaten alderdi guztietako kideak (EAJ, EH Bildu, PSE, Podemos-Ahal Dugu eta PP) ere izan dira omenaldian.

Lore eskaintzaz gain, minutu bateko isilunea egin dute.

Ekitaldian egin duen hitzartzean, ezker abertzaleari autokritika egiteko eskatu dio Maixabel Lasak, «urte hauetan guztietan gertatutakoan ardura handia» daukala argudiatuta.