NAIZ
IRUÑEA

‘Galdutako objektuak’ dokumentala diruz laguntzeko jaia egin dute Aurizberrin

Mikel Zabalzaren auzia eta Euskal Herrian eman den torturaren erabilperari buruzko dokumentala aurrera ateratzeko dirua lortzeko jaialdia egin dute Aurizberrin. 60.000 euro behar dituzte orotara.

Mikel Zabalzaren auziari buruzko dokumentala diruz laguntzeko jaia egin dute Aurizberrin. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Mikel Zabalzaren auziari buruzko dokumentala diruz laguntzeko jaia egin dute Aurizberrin. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

‘Mikel Zabalza gogoan’ herri ekimenak antolatuta, askotariko ekitaldiak izan dituzte larunbat honetan: kantaldiak, erraldoiak, herri bazkaria, kontzertuak, ekitaldi nagusia...

Jaiaren helburu nagusia ‘Galdutako objektuak’ dokumentala diruz laguntzea da. Lan horrek duela ia 30 urte Guardia Zibilak atxilotu eta handik egun batzuetara Bidasoa ibaian hilik agertu zen Orbaitzetako bizilagunaren auzia aztertuko du, senide eta lagunen testigantzak jasoz. Horrez gain, torturak euskal jendartearen izan duen eragina aztertuko da.

Proiektua aurrera ateratzeko, Ahotsak, Eguzki Bideoak-ek eta Filmotek ekoiztetxeak hainbat ekimen antolatzen ari dira, 60.000 euro behar izango baitituzte. Era berean, laguntza eman nahi duen ororentzat kontu-korronte zenbakia eman dute: 3035 0356 57 3560007399 (Laboral Kutxa - Mintza Komunikazio Elkartea).