NAIZ

Urdaibaik irabazi du Espainiako txapelketa

Orio sailkatu da bigarren postuan eta Hondarribia izan da hirugarrena. Kaikuk berriz, laugarren tokian bukatu du estropada.

Urdaibaik irabazi du Castron ospatu den Espainiako txapelketa. Estropada erdirarte berdintasuna izan da nagusi, baina azken luzean bermeotarrek sekulako tartea ireki dute eta erraz nagusitu dira.

Bigarren postuan Orio sailkatu da, Hondarribia -TKE ligako liderra- hirugarrena izan da eta Kaiku laugarrena.