NAIZ

Estevez eta Amezqueta Etorkizuneko Tourrean bigarren eta laugarren, lau etapa eta gero

Imanol Estevez arabarra eta Julen Amezqueta nafarra aurre-aurrean dabiltza Etorkizuneko Tourrean eta laugarren etapa eta gero bigarren eta laugarren kokatu dira sailkapen nagusian. Amezqueta laugarrena izan da gaurko etapan.

Imanol Estevez. (MURIAS TALDEA)
Imanol Estevez. (MURIAS TALDEA)

Euskal txirrindularitzak badu etorkizuna. Dudarik bazegoen, argi uzten ari dira Imanol Estevez eta Julen Amezqueta badagoela gaia. Etorkizuneko Tourrean ari dira eta ez nolanahi. Aurre-aurrean dabiltza biak ala biak eta laugarren etapa eta gero, Estevez bigarrena da sailkapen nagusian, eta Amezqueta laugarren.

Prologoa eta lau etapa lehiatu dira eta Koch alemaniarrak irabazi zuena kenduta, beste lauak txirrindulari danimarkarrek eraman dituzte. Kochekin ibili zen Estevez ihesean, baian esprinta azkarregi hasita, indarrik gabe geratu zen 22 urteko gasteiztarra. Amezqueta gaur ibili da, aldiz, tropelari aurre hartuta, baina iheskide azkarrak zituen ondoan.

Gaurkoaren ostean, Jose Luis Rodriguez txiletarra da lider, zein UCIren prestakuntza zentroaren koloreak defendatzen ari den. Estevez bigarrena da lau segundora. Hirugarren gaurko irabazle, Mads Würt Schmidt, 1:14ra eta laugarren Amezqueta 1:22ra.

Hala ere, oraindik hiru egunik gogorrenak dituzte aurretik. Bihar Rosieren dute amaiera, 16 kilometro %6ko penditzarekin eta zazpigarren eta azkena Bottieresen amaituko da (9 kilometro %7an) eta bidean Madeleine, Croix de Fer eta Molard topatuko dituzte. Tartean S