NAIZ
IRUÑEA

Bihartik aurrera GARA eta ‘Berria’ egunkariak ere izango dira Iruñeko liburutegietan

GARA eta ‘Berria’ egunkariak ere erabiltzaileen eskura izango dira bihartik aurrera Iruñeko bederatzi liburutegietan. Modu honetan Iruñeko Udalak prentsa eskaintza zabalduko du, orain arte bi egunkari hauek ez baizituzten jasotzen.

Lehengoez gain ‘Berria’ eta GARA izango dira liburutegietan.
Lehengoez gain ‘Berria’ eta GARA izango dira liburutegietan.

Nafarroa erreferentzi gisa hartzen duten egunkarien artean bi falta ziren gaur arte Iruñeko liburutegietan, bihartik aurrera egoera hori zuzendu eta GARA eta ‘Berria’ egunkariak ere eskura izango dituzte erabiltzaileek.

Udalak kudeatzen dituen bederatzi liburutegietan izango da, beraz, bihartik aurrera bi egunkari hauek ere irakurtzeko aukera.