NAIZ
GASTEIZ

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikote ohiari eraso egin ostean

52 urteko gizona atxilotu du Udaltzaingoak Gasteizen bikote ohiari eraso egin ostean. Bart gauerdian izan da erasoa eta emakumearen amak eman die abisua poliziei.

Gasteizko Domingo Beltran kaleko lokal batean 52 urteko gizonezkoa atxilotu du bart Udaltzaingoak, bikote ohiari eraso egin diolakoan. Erasoa jasan duen emakumeak lepoan beltzunea zuela adierazi du poliziak.