NAIZ
BILBO

Bermeoko presoen aldeko brindisa eta bazkari herrikoia bertan behera utzi ditu epaitegi batek

Bilboko epaitegi batek bertan behera utzi ditu Bermeon irailaren 7an eta 19an presoen alde egitekoak ziren brindisa eta bazkari herrikoia, Carlos Urquijok hala eskatu ondoren.

Carlos Urquijo, ETAren biktimei egindako omenaldi batean. (Raúl BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Carlos Urquijo, ETAren biktimei egindako omenaldi batean. (Raúl BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Bilboko epaitegi batek bertan behera utzi ditu behin behinean preso eta iheslarien alde Bermeoko jaietan antolatutako bi ekitaldi: hilaren 7an egitekoa zen brindisa, eta hilaren 19rako antolatua zegoen bazkaria.

Erabakia Carlos Urquijo Gobernu espainolaren ordezkariak hala eskatu ondoren iritsi da. Epaitegiak bi aldeak deitu ditu asteazkenerako eta orduan erabakiko du debekuari eutsi ala bertan behera utzi.