NAIZ
DONOSTIA

‘Mad Max: Fury Road’ filmak jasoko du 2015eko Fipresci saria

George Miller zuzendariak jasoko du Donostiako Zinemaldian 2015. urteko film onenaren Fipresci sari nagusia, ‘Mad Max: Fury Road‘ pelikulagatik.

‘Mad Max: Fury Road’ filmaren fotograma. (ZINEMALDIA)
‘Mad Max: Fury Road’ filmaren fotograma. (ZINEMALDIA)

Zinematografiako Prentsaren Nazioarteko Federazioak ‘Mad Max: Fury Road’ izendatu dute aurtengo filmerik onena eta Fipresci sari nagusia emango diote.

Hautaketa 2014ko uztailaren 1etik aurrera mundu osoan estreinatutako filmeen artean egin dute eta bozketan Federazioko 493 kidek parte hartu dute.

George Miller zuzendariak jasoko du Fipresci saria, Donostiako Zinemaldiko inaugurazio ekitaldian, irailaren 18an. ‘Mad Max: Fury Road’ ikusteko emanaldi berezia izango da, eta zuzendaria han izango da.