NAIZ
IRUÑEA

Kontzentrazio batekin amaitu dute 24 orduko lanuztea Volkswagenen

‘Lan esparruan heriotz gehiagorik ez’ lelopean elkarretaratzea egin dute Volkswageneko langileek, multinazionalak azpikontratatutako langile baten heriotza salatzeko egin duten 24 orduko lanuztea bukatutzat emateko.

Langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Landabengo lantegiaren aurrean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Landabengo lantegiaren aurrean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Herenegun Volkswagenen lantegian azpikontratatutako langile bat hil zela salatzeko 24 orduko lanuztea egin dute Landabengo lantegiaren aurrean, eta kontzentrazio batekin bukatu dute.

Volkswageneko langileez gain, sindikatuetako ordezkariak eta Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko lehendakariak parte hartu dute elkarretaratzean.