NAIZ
DONOSTIA

Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran eta San Juan sailkatu dira Kontxarako

Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran eta San Juan izango dira, Donostiarrarekin batera, Kontxako gizonezkoen estropadaren lehen jardunaldian, datorren igandean. Emakumezkoen banderarako Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan lehiatuko dira.

San Pedroko arraunlariek ederki ospatu dute Kontxarako sailkatu izana. (ARGAZKI PRESS)
San Pedroko arraunlariek ederki ospatu dute Kontxarako sailkatu izana. (ARGAZKI PRESS)

Urdaibai, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran eta San Juanek eskuratu dituzte Kontxako gizonezkoen banderaren norgehiagokarako zazpi txartelak, gaur arratsaldean egin den sailkapen estropadan. Horrenestez, talde horiek eta Donostiarra lehiatuko dira heldu den igandeko lehen jardunaldian.

Bermeotarrek 20 minutu eta 10 segundutan egin dute badiako ibilbidea; Hondarribiak segundu bat gehiago behar izan du, eta Oriok 4 gehiago. Kaiku 7 segundura sartu da, San Pedro 18ra, Tiran 20ra eta San Juan 24 segundura. Inork nahi ez duen zortzigarren postua Astillerorentzat izan da, San Juanengandik ehuneko gutxi batzuetara.

Emakumezkoen artean lehia gipuzkoarren artean izango da, Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan sailkatu baitira.