NAIZ
BILBO

Pertsona bat hil da auto istripuz AP-8 errepidean

Goizeko zortziak baino lehenxeago izan den auto istripu batean gizonezko bat hil da AP-8 errepidean, Berriz parean. Arrazoien berri ez du oraindik Poliziak baina autoa irauliarazi du izandako istripuak.

Berriz parean autoa iraulita, AP-8 errepidean hil da gaur goizean gizonezko bat. Ertzaintzak jakinarazi du ezbeharra eta gertatutakoa argitu nahiean ari da.