NAIZ

Iruñean aurkeztuko dute urriaren 12an «Estatu espainiarraren aurkako epaia»

Askapenaren aurkako auzia salatzeko Estatu espainiarraren kontrako herri epaiketak burutuko dituzte datozen asteetan Euskal Herriko hainbat herritan zein atzerrian eta Iruñean emango dute epaiaren berri urriaren 12an.

Herriak Libre dinamikaren agerraldia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Herriak Libre dinamikaren agerraldia. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

Urriaren 19tik aurrera, Askapenaren aurkako auzia hasiko da Madrilen. Bost militante internazionalista sei urterako kartzelatu nahi dituzte eta Askapena bera, Askapeña Bilboko konpartsa eta beste bi elkarte legez kanpo utzi nahi dituzte. Ildo horretan, abian da dagoeneko epaiketaren aurkako kanpaina, «gidoia irauli eta epailea epaitzeko» asmoz bultzaturiko Estatu espainiar «inperialistaren» kontrako epaiketa.

Herriak Libre dinamika osatzen duten auzipetu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kideek, Euskal Herrian zein nazioartean burutuko diren herri epaiketak ezagutzera eman dituzte gaur goizean eta datorren urriaren 12an Iruñean burutuko duten herri sententziaren berri eman dute.

Azaldu dutenez, «Estatu espainiar inperialista epaitzera goaz Euskal Herriaren aurka urte luzeetan egindakoagatik, naziorik gabeko kartzela den estatu hau mantentzeagatik, Saharar herriaren ukazio eta zapalketan duen erantzunkizunarengatik, OTANeko kide izateagatik, Abya Yalan edo Latinoamerikan egindakoagatik eta egiten ari denagatik».

Mendillorrin antolatu dute lehen epaiketa igande honetan. Irailaren 12an, Zizur eta Antsoainen egingo dute eta irailaren 19an, Urretxun, Txantrean, Donibane eta Elorrion. Laudion 20an egingo dute eta 26an Iruñeako Alde Zaharrean, Tutera, Gares, Lizarra, Lesaka, Donostia, Arrasate, Agurain eta Arabako mendialdean. Bestalde, urriak 2, Bilbon jarri dute hitzordua eta urriaren 3an Ordizia, Irun, Zarautz, Barakaldo, Algorta, Galdakao, Gasteiz, Sakana eta Atarrabian. Azkenik, urriaren, Nabaskoitzen eta Tafallan egingo dituzte.

Dinamika honetan parte hartzek deia luzatu dute eta eta herri epaiketak burutzera animatu dute. Horretarako bitarteko ezberdinak jarriko dituzte guztion eskura sarean eta bestela herriaklibre@gmail.com helbidera idatziz lortu daitezke.

Euskal Herriatik kanpo ere hainbat herri soilidariok ere Estatu espainiarraren aurkako herri epaiketak egiteko konpormisoa hartu dute. Ezagutzera eman dutenez, iralaren 11ean Herialde Katalanetan -Bartzelonan- eta Bretañan egingo dituzte 13an Parisen, 20ean Malagan, 25ean Madrilen eta 26ean Argentinan Buenos Airesen. Gaineratu dutenez, pasa den abuztuaren 26an Brescian, Italian, herri epaiketa bat burutu zuten eta hurrengoa irailaren 24ean izango da.

Horrekin batera, urriaren 12an Iruñeako Nabarreria kalean antolatuko duten hitzorduan sententziaren berri emango dutela azaldu dute.