NAIZ
ERREZIL

Bi eguneko dolua izendatu du Errezilgo Udalak 5 urteko haurraren heriotzagatik

Ohar bidez bere babesa agertu die Errezilgo Udalak hildako haurraren familiakoei. Hileta astelehenean 18.30ean izango dela iragarri dute eta bertaratzeko Azpeititik autobus bereziak izango direla.

Ikurrina masta erdian Errezilgo udaletxean.
Ikurrina masta erdian Errezilgo udaletxean.

Bi eguneko dolua adierazi du Errezilgo Udalak atzo izandako ezbeharraren ondorioz. 5 urteko haurra hil zen Errezilen miniquad batekin istripua izan ostean. Udalak oharrean dio ere dolumina helarazi nahi diola familiari.

Hileta astelehenean 18.30ean izango da eta auto pilaketak saihestu asmoz autobus bereziak izango dira Azpeititik (17.15ean abiatuko dira autobus bereziak).

Bi egun hauetan ikurrina masta erdira jaitsita eta dolu-xingola beltzarekin izango da.