NAIZ
IRUÑEA

Alvaro Baraibar izendatu dute Nafarroako Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari

Nafarroako Gobernuak Alvaro Baraibar Etxeberria izendatu du Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari. Historian doktorea da eta ikerkuntzan egin du ibilbide profesionala.

Alvaro Baraibar Etxeberria.
Alvaro Baraibar Etxeberria.

Uxue Barkos buru duen Gobernuak asteazken honetan izendatu du Baraibar (Iruñea, 1970) Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen zuzendari. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harreman sailaren esku egongo da bere kargua.

Baraibar Historian doktorea da eta lan ibilbidea Nafarroako Unibertsitatean egin du nagusiki, ikerlari gisa. Nafarroako historia garaikidearen ikerkuntzan lan handia egin du eta zenbait lan argitaratu ditu gai horri buruz.

Garesen bizi da eta bertan egin du ibilbide politikoa, Garestarren Bilgunearen baitan. 2007 eta 2011. urteen artean Kirol, Gazteria eta Herritarren Parte Hartzerako zinegotzi izan zen eta  21 Agendako koordinatzaile lanak ere egin ditu herrian bertan.