NAIZ
BILBO

«Gazteok Espainiatik bagoazela» aldarrikatuko du Ernaik abenduaren 6an

Ernai gazte antolakundeak abenduaren 6an Durangon egingo duen manifestazioa aurkeztu du eta, azpimarratu dutenez, Estatu espainolak «itotzen gaituela» salatu eta «kateak haustearen» aldeko aldarrikapena plazaratuko dute.

Landako Gunearen ondoan aurkeztu dute Ernaiko kideek abenduren 6ko manifestazioa. (ARGAZKI PRESS)
Landako Gunearen ondoan aurkeztu dute Ernaiko kideek abenduren 6ko manifestazioa. (ARGAZKI PRESS)

Durangoko Landako Gunearen ondoan eginiko agerraldi batean aurkeztu du Ernai antolakundeak abenduaren 6ko manifestazioa.

Antolakundeko eledunen esanetan, «Espainiak lotuta nahi gaitu». «Lotuta bere identitate mugiezinean, lotuta bere mugetan, bere historian, lotuta patriarkatuan, kapitalismoan; prekarietatean. Aspaldi ohartu eginen Espainiar estatuaren izaera zapaltzaileaz», azaldu dute.

Zentzu horretan, «kateak hautsi» nahi dituztela gaineratu dute gazteek eta, horregatik, «Durangora itzuliko gara, gazteok Espainiatik bagoazela aldarrikatzeko manifestazioan».