NAIZ
BILBO

Gizon bat zendu da Elorrion, kamioi batek harrapatuta

Oinezko bat hil egin da Elorrion, N-636 errepidean, kamioi batek harrapatu eta gero, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra goizeko 8.45ean jazo da, N-636 errepidean, Elorrion, Durangorako norabidean. Hildakoa Elorrioko 77 urteko gizon bat da. Anbulantzia bertara joan da, baina ezin izan du ezer egin suspertzeko.

Istripuaren ondorioz errei bat itxi dute, baina ez da auto-ilararik izan.