NAIZ
DONOSTIA

Ekaitz Agirre presoa aske geratu da

Ekaitz Agirre preso donostiarra aske geratu da gaur goizean, azken urte eta erdia espetxean igaro ostean.

Ekaitz Agirre lagunekin, Darocatik atera berritan. (NAIZ)
Ekaitz Agirre lagunekin, Darocatik atera berritan. (NAIZ)

Ekaitz Agirrek goizeko 8.30ean utzi du Darocako espetxea; han zituen zain senide eta lagunak.

Donostiarrak azken urte eta erdia egin du preso. lehendabizi Martutenen eta ondoren Darocan. Aurrez ere kartzelan izan zen, Estatu frantsesean. 2007ko uztailean atxilotu zuen lehendabizi Donibane Garazin Polizia frantsesak.