NAIZ

Aduriz ez dago gelditzerik

0 eta 3 irabazi du Athleticek Vallecasen aurrelari donostiarrak egindako hiru golei esker. [Partidaren xehetasunak]

Athleticen garaipen bikaina lortu du Vallecasen Adurizek egindako golei esker. Aurrelari donostiarra gero eta hobeago ari da adinean aurrera egin ahala. Rayoren aurka ere erabakigarria izan da.

Lehen minutuan iritsia da aurrelari donostiarraren lehen gola. Partida hasi bezain laster Athletic agintzeko asmoz zelairatu da eta Adurizek aukera ondo baliatu du. Bigarren gola penalti batean iritsi da lehen zatian ere. Partida erabakita utzi duena aldiz, bigarren zatiaren hasieran. Adurizen erakustaldiarekin Athletic erraz nagusitu da, partida on bat eginez.