naiz
BILBO

Euskaldun berriak omenduko ditu aurten euskararen eguneko adierazpen instituzionalak

Euskararen Nazioarteko Egunean euskaldun berriak omenduko ditu Lakuako Gobernuaren, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundien, Eudelen eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalen adierazpen instituzionalak.

Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala aurkeztu dute. (ARGAZKI PRESS)
Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala aurkeztu dute. (ARGAZKI PRESS)

Euskararen Nazioarteko Egunaren EAEko adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu dute eta aurten euskaldun berriak omenduko ditu. EAEko Artxibo Historikoan aurkeztu da Lakua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta Eudelen artean adostutako testua.

Aurkezpenean izan dira Patxi Baztarrika Lakuako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol saileko Arabako foru diputatua; Lorea Bilbao Euskara eta Kultura saileko Bizkaiko diputatua; Mikel Irizar Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusia; Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Miren Azkarate Donostiako Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria; Iñaki Prusilla Gasteizko Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia eta Mikel Pagola Eudelen euskara arduraduna.