NAIZ
DONOSTIA

Alberto Lopez de Lacalle Espainiaratu egin dute

Alberto Lopez de Lacalle euskal preso politikoa kanporatu eta agintari espainiarren esku utzi du Gobernu frantsesak. Familiak komunikabide baten bidez jakin du.

Alberto Lopez de Lacalle atzo Espainiaratu zuen Polizia frantsesak eta Polizia espainiarraren esku utzi zuen.

Preso gasteiztarra Reauko espetxean egon da orain arte. Senideek jakinarazi dutenez, kanporaketaren berri komunikabide baten bitartez jakin dute. Ez dakite non daukaten.