NAIZ
DONOSTIA

PP, PSOE eta Ciudadanosek «benetako aldaketa ekiditea» dutela helburu uste du EH Bilduk

EH Bilduk espainia Gobernua eratzeko prozesuan izaten ari diren mugimenduak zalantzan jarri ditu. Zentzu honetan, PP, PSOE eta Ciudadanosen «helburu bakarra benetako aldaketa ekiditea» dela adierazi dute. Era berean, «iruzur politiko baten aurrean» aurkitzen direla azpimarratu dute.

Beitialarrangoitia eta Urizar, Donostian egin duten agerraldian. (@EhBildu)
Beitialarrangoitia eta Urizar, Donostian egin duten agerraldian. (@EhBildu)

EH Bilduk spainiar Estatuko Gobernua osatzeko prozesua kritikatu du, PP, PSOE eta Ciudadanose «benetako aldaketa ekiditea» dutela helburu adieraziz. Marian Beitilarrangoitiak Estatuaren gobernua osatzeko prozesua baloratzeko agerraldia egin du Donostian. Bertan, Beitialarrangoitiak eta Pello Urizarek adi egoteko deia luzatu dute, «iruzur politiko bat gauzatzeko arriskua» dagoela adieraziz.

Bere interbentzioaren hasieran Beitialarrangoitiak EH Bilduri ezarri zaion betoa kritikatu du, horrekin Sanchezen aldaketa demokratikorako borondatea zalantzan jarriz. EH Bilduk «ezberdinen arteko elkarrizketa» defendatzen duela gogoratu du, eta Sanchezen kontraesanak azpimarratu ditu. «PSOErekin askotan elkartu eta hitz egin dugulako, eta gai ezberdinen inguruan akordioak itxi ere, adibidez aurrekoantuak edo Legebiltzarrean aurrera atera genuen Etxebizitza legea», gogoratu du kongresuko diputatuak.

«Gure herriaren gehiengo batek defendatzen eta behar duena lortzeko interlokuzio bakar eta indartsu bat behar da», gehitu du EH Bilduko ordezkariak. Zentzu honetan, hiru gai nagusi azpimarratu ditu. «Gure herriaren aitortza eta erabakien errespetua, gatazkaren konponbidean urratsak eman elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko eta urte hauetan erasotu diren eskubide sozialak eta laboralak berrezartzea».

Urizarrek, bere aldetik, «krisi sakonean eta gabezi demokratiko larriak dituen estatu beten erradiografia argia dela» esan du. «Modu baten edo bestean mahai gainean egon daitekeena da PP, PSOE eta Ciudadanos alderdien inplikazioarekin Estatuaren batasuna ziurtatzeko akordio politikoa bermatzea, nahiz eta mometuz horrek azkenean izango duen formulazioa argi ez egon. Horrela balitz, iruzur politiko baten aurrean egongo ginateke», salatu du EH Bilduko legebiltzarkideak.