NAIZ

Alavesek sendo jarraitzen du lehen postuan (1-0)

Toquerok egin du partidako gol bakarra 57. minutuan. Alavesek ez du ondo jokatu, baina hiru puntuak eskuratu dituzte gasteiztarrek. [Partidaren xehetasunak]

Toquerok egin du garaipenaren gola. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Toquerok egin du garaipenaren gola. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Alavesek ondo landutako garaipena lortu du Llagosteraren aurka Mendizorrotzan. Sailkapeneko azken postuan egon arren, Llagosterak arazoak sortu dizkio liderrari.

Bigarren zati hasieran Toquerok egindako golak eman dio garaipena Alavesi. 46 punturekin lehen postuan sendo jarraitzen dute gasteiztarrek eta 6 puntutara geratzen dira jada Leganes, Nastic eta Cordoba.