Jon Ormazabal
Tolosa

Ihauteririk bat ere ez Beotibarren

Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Jokin Altuna eta David Merino txikitu dituzte istoriarik gabeko lehian eta oso bideratuta dute finalerdietarako bidea (22-3). Aspekoek, ordea, ia ezinzekoa dute aurrera egitea.

Pilotalekua jendez eta kolorez bete den arren, ihauteri festa gutxi, edo bat ere ez da egon Tolosako Beotibarreko kantxan, uste baino askoz errazago iarabazi baitiete Aimar Olaizolak eta Mikel Urrutikoetxeak Jokin Altuna eta David Merinori istoriarik gabeko partidan.

Partidako lehen lau tantoetan baino ez da lehiarik egon kantxan, gero gorriak erabat nagusitu dira eta. Asegarcekoek oso serio ekin diote partidari, Urrutikoetxeak ez dio inolako aukerarik eman Altunari erasoan eta Aspekoak behera etorri dira.

Merino ez da inoiz dominatzeko gai izan, Aimar Olaizolak bata bestearen atzetik izan ditu aukerako pilotak eta ez du hustik egin. Partidaren amaieran, gainera, sake-errematean sei tanto egin ditu eta partida aitaren batean amaitu da