NAIZ
BILBO

Finalaurrekorako txartela lortu dute Olaizolak eta Urrutikoetxeak

Sailkapeneko bigarren eta hirugarren bikoteen arteko leia izan da Bilbon eta Olaizolak eta Urrutikoetxeak euren nagusitasuna erakutsi dute Miribillako zaleen artean. Bengoetxeak eta Untoriak finalaurrekoetarako txartela eskuratzeko lanean jarraitu beharko dute. (22-11)

Haur andanak inguratu du Urrutikoetxea partida amaieran. (ARGAZKI PRESS)
Haur andanak inguratu du Urrutikoetxea partida amaieran. (ARGAZKI PRESS)

Finalaurrekoetan dira, jada, Olaizola eta Urrutikoetxea gaur sailkapenean bertatik bertara zituzten Bengoetxea eta Untoriari irabazi ostean (22-11). Sailkapen ligaxka ona egin dute lau pilotariek eta sailkapenean bata bestearen atzetik ziren, gaur arte. Partidaren lehen erdian gertuago ibili dira bi bikoteak, 8na ere izan dira, baina hortik aurrerakoan baten kaleek eta besteak asmatutakoek garaipen erraza eman diote azkenean finalaurrekoetarako txartela lortu duen bikotearentzat. 

Emaitzaren ostean Bengoetxeak eta Untoriak lanean jarraitu beharko dute finalaurrekoetarako txartela lortzeko. Hiru partida geratzen zaizkie ligaxka honetan azken fasera iristeko.