NAIZ
bastida

Bastidan hildako bikotearen bi semeak espetxeratuak izan dira

Larunbatean Bastidan hildako gizon eta emakumearen bi semeak espetxeratu egin dituzte epailearen aurretik igaro eta gero. Haietako baten bikoteak ere deklaratu du, baina aske geratu da. Oraindik gertatutako argitu gabe dago eta hiruek bertsio desberdinak eman dituzte.

Bastidako etxe honetan izan ziren gertakariak. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Bastidako etxe honetan izan ziren gertakariak. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Bastidan larunbatean hildako bikotearen bi semeak espetxeratu egin dituzte. Epailearen aurretik pasa ziren atzo eta azken orduan haien espetxeratzea agindu zuen epaileak. Beraiekin batera deklaratzen izan zen haietako baten bikotea, baina hau aske geratu da, SudOuest egunkariak azaldu duenez.

Indarkeria matxistaren hipotesiaren gainean lanean ari badira ere, oraindik ez dago argi larunbatean gertatutakoa. Bertsio desberdinak eta kontrajarriak eman dituzte hiruek. Hasiera batean, semeetako gazteenak eman zuen gertakarien berri, komisaldegian agertuta. Bertan, bi tiro zauri zituela, aitak ama tiroz hil zuela eta, ama defendatzearren, berak aitari tiro egin ziola adierazi zuen. 

Hala ere, gero beste biek emandako bertsioak ez datoz bat. Modu honetan, famili liskar baten hipotesia ere ez dute baztertu.