Jon Ormazabal

Irujo eta Rezustaren sufritutako garaipenak (22-16) finalean sartu ditu Olaizola eta Urrutikoetxea

14na zirela Iñaki Artolak min hartu du eskuin eskuko hirugarren hatzean eta zoritxarreko jokaldi horek asko baldintatu du lehia Eibarren. Datorren igandean Gasteizen joktuko den Irujo-Rezusta / Bengoetxea VI.-Untoria partidako irabazleak izango dira beste finalistak.

Urdinak hobekien ari zirenean, zorigaiztoko pilotakada batek baldintzatu du Astelenako partida eta Irujo-Rezusta bizirik heldu dira bigarren bikote finalista erabakiko duen azken jardunaldira. Rezustari ihes egindako pilota bat eramaten saiatu denean, eskuin eskuko hatza irten zaio Iñaki Artolari eta minak eta beldurrak eraginda, partidatik irten da ordura arte oso ondo ari zen Alegiarra.

Sakea erditik ateraz, probestua atera dio Martinez de Irujo gipuzkoarraren ahuldadeari eta hala konpondu dute faboritoek oso zail jarri zaien partida. Ordura arte, ondo hasi bai, baina lehia hautsi ezinda aritu dira Aspekoak.

Gaur bertan aita izan den Jon Ander Albisuk partida handia jokatu du, Irujoren eskuinak ere ez zirudien txispa handirik zuenik eta erritmo bizian jokatutako partidan oreka zen nagusi. Gorriak hobetoxeago hasi dira, baina urdinek behetik gora eginda, tanto baten aldearekin heldu dira lehen atsedenaldi luzera. Hala ere, partidari norabide zehatzik ikusten ez zitzaion unean heldu da Artolaren ezbeharra eta hortxe amaitu dira lehiaketatik at geratu diren bikote gipuzkoarraren esperantzak.