NAIZ
Bidarte

Gizon bat urkatuta eta bere bikotekidea larri zaurituta aurkitu dituzte Bidarten

Industriagune batean urkatuta aurkitu dute 48 urteko gizon bat Bidarten, eta bere emaztea, 34 urtekoa, alboan topatu dute larriki zaurituta biolentzia zantzuekin. Poliziak ikerketa abiatu du.

48 urteko gizon bat urkatuta aurkitu dute Bidarteko industriagune batean eta bere emaztea, aldi berean, alboan larriki zaurituta topatu dute, biolentzia zantzuekin. 34 urteko emakumea Baionako ospitalean dago.

Sud Ouestek adierazi duenez, bikotearen 9 urteko haurra eskolan zegoen eta aiton-amonen zaintzapean geratu da.

Frantziar Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitze aldera.