NAIZ

Maiatzaren 29an erraustegiaren kontrako mobilizazioa egingo dute

Osasunaren aldeko eta erraustegiaren kontrako giza kate bat egingo dute, Onkologikoa eta Foru Aldundia lotuz.

Onkologikoan hasi eta Diputazioan amaituko da osasunaren aldeko martxa. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)
Onkologikoan hasi eta Diputazioan amaituko da osasunaren aldeko martxa. (Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS)

Errausketaren kontrako mugimenduak datorren maiatzaren 29an burutuko duen mobilizazioaren berri eman du gaur goizean. Azaldu dutenez, giza kate bat burutuko dute Donostiako Onkologikoa eta Foru Aldundiaren artean.

Giza katea osatzeko 5.000 lagun beharko direla esan dute agerraldian.

Erraustegia pertsonen osasunerako eta ingurumenerako «arriskutsua» dela salatu dute. Aldi berean, «garestia» dela bere eraikuntza gogora ekarri dute.