NAIZ
BAIONA

Ikasle eta sindikatuak lan erreformaren aurka mobilizatu dira Baionan milaka lagunekin batera

Lan erreformaren legea bertan behera geratzea aldarrikatuz, milaka pertsonek hartu dute parte Baionan sindikatu eta ikasleek deitutako mobilizazioan. Zazpigarren aldarrikapen eguna da gaurkoa.

Lan erreformaren aurkako manifestazioa Baiona. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Lan erreformaren aurkako manifestazioa Baiona. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Milaka pertsonek hartu dute parte Baionan lan erreformaren legearen aurkako mobilizazioan. GARA eta NAIZen zenbaketaren arabera, 3.700 pertsona izan dira zazpigarren aldarrikapen egun honetan.

Sindikatu eta ikasleek deitu dute gaurko mobilizazioa eta geldialdiak izango dira ere garraio eta zerbitzu publikoetan. Greba eguna frantses Estatu guztian dago deitua.

Aldarrikapenek aurrera jarraituko dute Maiatzaren Lehenari begira, bi egun beranduago, maiatzaren 3an hasiko da-eta lege proiektua Parlamentuan eztabaidatzen.

Behin manifestaldia bukatuta hainbat eragile eta sindikatuk osatzen duten Legearen aurkako Ipar Euskal Herriko Kolektiboa Merkataritza eta Industria ganbararantz abiatu dira, non Medef patronal eraikina dagoen. Hainbat pertsona sartzen saiatu dira eta poliziarekin istilu txiki batzuk izan dira. Batzuk sartzea lortu duten arren, laster kanporatu dituzte.