NAIZ

Gaixo, lidertza galdu du Pello Bilbaok Turkian

Pello Bilbao gernikarrak Turkiako Tourreko lidertza galdu du seigarren etapan, atzo gauetik gaixo egon eta gaurko mendateetan atzean geratu eta gero. Bere taldekide Jaime Rosonek irabazi du etapa, eta Caja Ruralen itzulia biribiltzeko Jose Gonçalves portugaldarra da lider berria.

Pello Bilbao txirrindularia, iragan Euskal Herriko Itzulian. (Gotzon ARANBURU)
Pello Bilbao txirrindularia, iragan Euskal Herriko Itzulian. (Gotzon ARANBURU)

Pello Bilbaok 12 minutu baino gehiago galdu ditu Turkiako Tourreko seigarren etapan eta lidergoa bere taldekide den Jose Gonçalvesen soinean utzi du. Caja Ruralek jakinarazi duenez, txirrindulari gernikarra atzotik gaixo dabil, eta ezin izan ditu gaurko mendateak onenekin igaro.

Elmaileko mendatean amaitzen zen etapa, eta bertan Jaime Roson gaztea izan da indartsuena, Lampreko Niemiecen aurretik.