naiz
BAGDAD

Gutxienez 24 lagun hil dira Bagdaden, merkatu batean izan den erasoan

Gutxienez 24 lagun hil eta beste 40 inguru zauritu dira Bagdadeko merkatu batean izandako erasoan. Erromes xiita batzuen inguruan bonba auto bat eztandarazi dute.

Eztandarazi duten bonba autoa. (Khalil AL-MURSHIDI/AFP)
Eztandarazi duten bonba autoa. (Khalil AL-MURSHIDI/AFP)

Bagdaeko polizia iturriek azaldu dutenez, bonba auto batek eztanda egin du Irakeko hiriburuko kanpoaldean dagoen Naharawan auzoan, ganadua saltzen duten markatu batean. Antza denez, kamikaze batek burutu du erasoa erromes xiita talde bat inguruan pasatzen ari zenean.

Leherketaren ondorioz gutxienez 24 lagun hil dira eta 40 inguru zauritu, haietako batzuk oso larri.