NAIZ
GASTEIZ

EHUren Gasteizko errektoreordetzaren aurkako erasoa gaitzesi dute

50 bat lagunek, tartean alderdi politiko guztietako ordezkariek, goizaldean Arabako campuseko errektoreordetzaren aurka goizaldean izandako erasoa gaitzesteko. Ezezagunek bi pneumatiko erre dituzte, eraikinaren atean kalteak eraginez eta fatxada belztuz.

Elkarretaratzea egin dute errektoreordetzan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Elkarretaratzea egin dute errektoreordetzan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

 Eguerdian elkarretaratzea egin dute EHUren errektoreordetzaren atarian, erakunde eta alderdietako ordezkariak bertan zirela.

Han izan dira, esate baterako, Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko presidentea; Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; edo Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia.

Alderdi politiko desberdinetako ordezkariez gain, unibertsitateko ikasle, irakasle eta administrazioko langileak ere izan dira.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldeko 3.15 inguruan, ezezagunek bi pneumatikori su eman diete Gasteizko EHUren errektoreordetzan, Comandante Izarduy kalean.

Suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu diren arren, eraikinean zeuden zinpeko zaindariek itzali dute sua.

Inguruan langile borrokari eta Maiatzaren Lehenari lotutako paskinak aurkitu dituztela gaineratu du Ertzaintzak.