NAIZ
BAIONA

TTIP akordioaren aurkako panelak jarri dituzte Hendaiako bost sarreretan

Hendaiak, Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren (TTIP/TAFTA) kontra agertu den Ipar Euskal Herriko lehen hiriak, jarrera hori adierazten duten bost panel jarri ditu sarrera guztietan.

TTIP/TAFTA akordioaren aurkako panelak jarri dituzte Hendaiako sarrera guztietan. (@BixenteVrignon)
TTIP/TAFTA akordioaren aurkako panelak jarri dituzte Hendaiako sarrera guztietan. (@BixenteVrignon)

2014ko azaroan, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorrak (TTIP/TAFTA) hitzarmenaren kontra agertu zen. Hain zuzen, garaian Ipar Euskal Herriko hamazazpi herrik jarrera horrekin bat egin zuten; gaur egun hogei bat dira. Horietako bat Hendaiako hiria da eta, jarrera hori adierazteko, panelak jarri ditu hiriko bost sarreretan.

«TAFTA-tik kanpoko herria» diote Kotte Ezenarro auzapeza bertan zela jarri dituzten kartelek.

Aipatu akordioa isilpean ari dira negoziatzen Europako Batasuna eta Amerikako Estatu Batuak eta haren baitan, bi lurraldeen arteko merkataritza askea ahalbidetuko litzateke.