NAIZ
DONOSTIA

LABek helegitea aurkeztu du Zubietako erraustegiaren ingurumen baimenaren aurka

Zubietako erraustegiaren eraikuntza geldiarazteko helegitea aurkeztu dio LABek Lakuako Gobernuaren ingurumen baimenari. Igandean egingo den giza katean parte hartzeko deia egin du.

Zubietako errauste-planta orube honetan eraikitzekoa da. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Zubietako errauste-planta orube honetan eraikitzekoa da. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

LABek jakinarazi duenez, helegitea aurkeztu dio Zubietako erraustegia eraikitzeko Lakuako Gobernuak eman duen ingurumen baimenari. Salatu duenez, Ingurumen Sailaren ebazpena legez kanpokoa da,

Ebazpen horrek Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari baimena ematen dio erraustegia eraikitzeko, instalazio horrek «indarrean dagoen legedia eta Europako zuzentarauak betetzen ez dituen arren». Sindikatuak dioenez, gainera, «legeztatu nahi den baimena 2010ekoa da eta, beraz, bere lege-indarra galdua du».

LABek, bestalde, heldu den igandean errauste-plantaren aurka Donostian egingo den giza katean parte hartzeko deia egin du. Onkologikoa eta Foru Aldundiaren egoitza lotuko ditu mobilizazioak.