NAIZ

Erraustegiaren kontrako giza-kate arrakastatsua

Milaka pertsonek parte hartu dute parte Erraustegiaren kontrako Mugimenduak osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Donostian buruturiko giza-katean.

Giza katea Onkologikotik atera da. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)
Giza katea Onkologikotik atera da. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Otsailean antolaturiko Zubietako Martxan gertatu zen bezala, aurreikuspenak oso modu nabarmenean gainditu ditu erraustegiaren kontra Donostian egin duten giza kateak. 5.000 lagun behar zituzten Onkologikotik Gipuzkoako Aldundira dagoen ibilbidea betetzeko eta puntu batzuetan giza-katea osatzeko behar zuten jende kopurua hirukoiztu egin dela aipatu dute.

Osasunaren alde eta erraustegiaren kontrako giza-katean txirrindulari tropel txiki bat puntatik puntara bi haurrekin. Batek haize-errota koloretsua eraman du, erraustegiaren kontrako borrokaren sinboloa. Besteak, berriz, Onkologikoan mediku batek eman dion mezu bat, kutxatila batean gordeta.

Giro ederra izan da ekimenean eta Gipuzkoa Plazan La Jodederak, Mikel Kartonek eta berrogeita hamar emakume inguruk osatutako batukada erraldoi bat aritu dira. Horma-irudi bat ere margotu dute, non Gipuzkoako armarriko hiru haginak tximiniek ordezkatu dituzten.

Bukaerako ekitaldian Teresa Lopez de Munainek Erraustegiaren kontrako Mugimenduaren mezu bat irakurri du.A Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko kide Xabier Mitxelena medikuak haurrak Onkologikotik ekarritako mezua ere irakurri du. Ondoren, Clara Perales madrildarrak hartu du hitza. Valdemingomezko erraustegitik bost kilometrora bizi da eta planta horren kontra epaitegietara jo duten 36 bizilagun minbizidunetako bat da.