NAIZ
DONOSTIA

Bera Berako jokalariei harrera egin diete Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak

Denboraldi bikaina osatuta Liga, Kopa eta Superkopa irabazi duten Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariei harrera egin diete Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak.

Bera Berako jokalariei harrera Donostiako Udalean. (NAIZ)
Bera Berako jokalariei harrera Donostiako Udalean. (NAIZ)

Larunbatean Helvetia Alcobendas taldeari gailenduta, Ligako titulua eskuratu zuen Bera Berak, laugarren urtez jarraian

Titulu horrekin denboraldi handi bati amaiera ederra eman zion eskubaloi taldeak, Kopa eta Superkopa ere irabazi baitituzte aurten.

Egindako lana aitortu eta taldeko kideak zoriontzeko, harrera egin diete gaur Gipuzkoako erakunde nagusiek. Lehenik, Eneko Goia Donostiako alkateak hartu ditu Bera Berako ordezkariak eta ondoren gauza bera egin du Markel Olano ahaldun nagusiak.