NAIZ
BILBO

Kepa Junkerak ‘Maletak’ lana aurkeztu du, non 100 artista inguruk hartu duten parte

Sorginak taldearekin batera osatu du ‘Maletak’ lana Kepa Junkera musikariak. Bertan 100 artista inguruk hartu dute parte eta Iberiar penintsulako kultura desberdinek bat egin dute 17 laneko diskan.

Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak ‘Maletak’ lana aurkeztu dute Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Kepa Junkerak eta Sorginak taldeak ‘Maletak’ lana aurkeztu dute Bilbon. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Kepa Junkerak, Sorginak taldearekin elkarlanean, ‘Maletak’ lana aurkeztu du Bilbon egindako agerraldian. Diskak 17 lan biltzen ditu eta 100 bat artistaren kolaborazioekin osatu dute. Nabarmendu duenez, «Iberiar penintsulako kultura ezberdinak» elkartu dituzte.

17 lan horien artean, diska itxi egiten duena goraipatu du Junkerak eta diskaren izan bera darama. Letrak Andoni Egaña bertsolariak idatzi ditu etta Antonio Machadoren olerkiak ere aurkitu daitezke.

«Kultura nahasketa bat da», azpimarratu du prentsa aurrean. Musikari euskaldunak eta penintsulako beste batzuek hartu dute parte. «Ideiak eta esperientzia eman dizkiote lanari, aberastu egin dute».

Azaldu duenez, trikitixa jotzen hasi zenetik musika-tresna ezberdinen maletak gorde egin ditu eta kontzeptu horren inguruan osatu du azken lana. Sorkuntza horiei batu zaizkie Ibon Koteronen alboka, Oreka TX-en txalaparta, Daniel do Pando galizarraren tronpa, Diego Galazen biolina, Pedro Lamaesn saxoa edo. Jose Luis Montonen kitarra.

Ahots ugari ere ez dira faltako: Ion Elustondo, Beloki, Imanol Urkizu, Xabi Solano, Eliseo Parra, Amadeu Rosell, Guillem Ballaz, Beatriz Bernard, Rocío Sapiña edo Xabeir Diaz, besteak beste.