NAIZ
BILBO

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ustez bere bikotekide ohiari eraso egitera zihoala

Bilboko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du Bilboko Alde Zaharrean, suzko arma batekin ustez bere bikotekideari eraso egitera zihoala.

Atxiloketa 13.30 aldera izan da Bilboko Alde Zaharreko Korreo kalean. Udaltzaingoak dei bat jaso du, 38 urteko gizon bat ustez bere bikotekide ohiari eraso egitera zihoala ohartaraziz.

Udaltzainek gizona atxilotu dute, ustez bere bikotekide ohiaren etxera zihoala. Poltsa batean suzko arma bat eta munizioa atzeman dizkiote, Efe agentziak zabaldu duenez.

Miribillako komisaldegira eraman dute.