NAIZ
OÑATI

Usurbilgo mendizalearen bilaketa lanak berrartu dituzte

Iragan ostegunetik desagertuta dagoen 69 urteko mendizale usurbildarraren bilaketa lanak berrartu dituzte Aloña mendian.

Lakuako Gobernuaren Segurtasun Sailak aditzera eman duenaren arabera, goizean goiz berrartu dituzte iragan ostegunetik desagertuta dagoen 69 urteko usurbildarraren bilaketa lanak.

Aloña mendira abiatu zen mendizalea iragan osteguneko lehen orduan, baina orduz geroztik ez da itzuli Arantzazura, ostatu hartua zuen lekura.

Horregatik, senitartekoek alarma eman eta ostiralean bertan hasi ziren mendizalearen bila. Desagertua Tiburtxio Arruti da, Gure Pakea zahar elkarteko presidentea.