NAIZ
donibane lohizune

Gizonezko bat hil da Donibane Lohizunen izandako sute batean

Goizeko 03:00ak aldera Donibane Lohizuneko etxebizitza batek su hartu du eta bertan bizi zen adineko gizon bat zendu da. 30 bat bizilagunek euren etxea utzi behar izan dute.

Adineko gizonezko bat zendu da Donibane Lohizunen, etxebizitzak su hartu eta gero. 03:00ak aldera piztu da sua eta suhiltzaileak iritsi direnerako gizonezko hilik zegoen.

30 bat bizilagunek etxebizitza utzi behar izan dute.