NAIZ
Ordizia

Simon Yates garbi nagusitu da Ordiziako Klasikan

Orica Bike-Exchange taldeko Simon Yates ingelesa izan da indartsuena Ordiziako Klasikaren 93. edizioan. Angle Madrazok eta Alexander Vdovinek lagundu dute podiumean. Murias Taldek ogari Bravo izan da euskal herritarrik onena, zortzigarren lekuan.

Simon Yates, garaile Ordizian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Simon Yates, garaile Ordizian. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Hemugarako 10 kilometro falta zirenean jo du erasoa Simon Yatesek eta inork ezin izan du Oricako txirrindulariaren gurpila jarraitu. Bakarrik aurkeztu da Ordizian eta bi besoak altxatu ahal izan ditu.

Yates anaien bolada onari jarraipena eman dio modu honetan Simonek, Adamek atzo Tourra laugarren tokian amaitu eta gero. Gainera Simon bera zigortuta egon da hiru hilabetez, medikuak hartu behar zuen sendagai baten berri ez emateagatik.

Gaurko lasterketa bederatzi gizonek osatutako ihesaldi batek gidatu du. Bertan zeuden Ibai Salas (Burgos BH) eta Mikel Iturria (Murias Taldea) euskal herritarrak, eta haiekin batera ibili dira Carlos Barbero, Jose Herrada (Movistar), Chris Meier (Orica), Francesco Gavazzi (Androni Giocatolli - Sidermec), Rolland Thalmann (Team Roth), Yeison Chaparro (Boyacá Raza de Campeones), eta Yecid Sierra (Manzanas Postobon).

Baina helmugatik 20 kilometrotara harrapatu ditu tropelak. Bertatik ihes egin du Simon Yatesek eta garbi nagusitu da helmugan. Angel Madrazo (Caja Rural) eta Alexander Vdovin (Lokosphinx) izan ditu ondoan podiumean. Murias Taldeko Gari Bravo izan da euskal herritarrik onena, zortzigarren postuan. Bederatzigarren izan da Caja Ruraleko Pello Bilbao.