NAIZ
MADRIL

PPk lau senatari utziko dizkio EAJri, taldea osatzeko

Jokin Bildarratzek baieztatu duenez, PPk lau senatari utziko dizkio EAJri jeltzaleek talde propioa izan dezaten. Akordioa «ezeren truke» izan dela adierazi du.

EAJren sei senatariak. (PNV)
EAJren sei senatariak. (PNV)

EAJk talde propioa izango du Senatuan PPk utziko dizkion lau senatariei esker, Jokin Bildarratzek Euskadi Irratian baieztatu duenez.

Senatari jeltzalearen arabera, ez da akordiorik izan PP eta EAJren artean; PPren «kortesiazko ekintza» izan da senatariak uztea, «ezeren truke».

Mariano Rajoy inbestidura saiora aurkeztuko balitz, EAJk ezezko botoa emango lukeela ziurtatu du Bildarratzek.

Senatuan PPren bozeramaile Jose Manuel Barreirok ere baieztatu egin du lau senatari utziko dizkiotela EAJri. Bildarratzek bezala, «kortesia parlamentarioa»ren baitan kokatu du PPren keinua.