NAIZ
Lezo

Jendetza bildu da Lezon azken eraso sexual saiakera gaitzesteko

Lezoko bizilagunek argi utzi dute ez dutela inolako eraso sexistarik onartuko, eta igande goizaldean hainbat bizilagunek ekidin zuten erasoaren aurrean, herriko plaza bete dute.

Azken eraso sexual saiakeraren aurkako elkarretaratzea Lezon. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Azken eraso sexual saiakeraren aurkako elkarretaratzea Lezon. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

‘Indarkeria sexista: tolerantzia 0’ zioen pankarta bat buru zela, elkarretaratzea egin dute Lezon. Bertan jende ugari bildu da, asteburuan herrian izan zen eraso saiakera salatzeko.

Jakinarazi zutenez, biktimak atzo jarri zuen salaketa. Bertan aipatzen denez, hainbat bizilagunek neskaren oihuak entzun egin zituzten eta gerturatzean erasotzaileak ihes egin zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.

Getxon: «Ez dugu ausart izan nahi, aske baizik!»

Getxoko kaleetan ere protesta jendetsua egin dute. ‘Si tocan a una, tocan a todas. Ez dugu ausart izan nahi, aske baizik!’ lemapean jende ugarik babestu du azken erasoaren aurkako protesta, zeinek herriko kaleak gurutzatu dituen.