NAIZ
Ondarroa

Ondarroako luiziak direla-eta etxea utzi zuten lehen 70 familiak bihar itzuli ahal izango dira

Martxoan gertatu ziren luizien ondorioz euren etxea utzi behar izan zuten lehen 70 familiak bihar itzuli ahal izango dira etxera, Ondarroako Udaletxeak jakinarazi duenez. Beste 100 familiak noiz itzuliko diren ezin izan dute oraindik zehaztu.

Kamiñaldeko lanak, Ondarroan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Kamiñaldeko lanak, Ondarroan. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Ondarroan martxoan izan ziren luiziak zirela-eta, 176 familiak utzi behar izan zuen euren etxea. Udaletxeak gaur jakinarazi duenez, lehen 70ak bihartik aurrera itzuli ahal izango dira, San Inazio kalea ireki eta gero.

Beste 106 familiak noiz itzuli ahal izango diren ez dute zehaztu. Udaletxea finantzaketa bila dabil, luiziak etxeetan eta kalean sortu zituzten kalteak konpontzeko. Mendi-hegalean bertan ere konponketa lanak egin beharko dira, eta guztira 17 milioi euro inguru beharko dira.

Aurreko astean, Zunbeltz Bedialauneta alkateak berak jakinarazi zuenez, finantzaketarako akordio bat sinatu nahian dabiltza Ondarroako Udaletxea, Lakua eta Bizkaiako Aldundia, baina hau ixteko arazoak medio, beste 106 familien itzulera atzeratu egin liteke.