NAIZ
BILBO

Athletic utzi eta Alavesen jokatuko du Ibai Gomezek datorren denboraldian

Athleticek eta Ibai Gomezek aho batez onartu dute jokalaria taldearekin lotzen zuen kontratua etetea. Hala, denboraldi berrian Alavesen jokatuko duela iragarri du talde babazorroak.

Ibai Gomez, artxiboko irudi batean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)
Ibai Gomez, artxiboko irudi batean. (Monika DEL VALLE/ARGAZKI PRESS)

Ibai Gomezek ez du Athleticen jokatuko datorren denboraldian, jokalariak eta klubak aho batez onartu baitute honen kontratua etetea.

Azken orduetako kontua izan da guztia, gaur bertan taldeak Nantesen aurka jokatuko duen partidako deialdiaren parte baitzen Gomez. Guillermok hartuko du bere lekua deialdian.

Bost denboraldi egin ditu talde zuri-gorrian, 145 neurketa jokatu eta 17 gol sartuz.

Athleticek jakitera eman duenez, prentsa agerraldia eskainiko du igande honetan bertan jokalariak Lezamako lan saioa amaitu bezain pronto.

Hala, datorren denboraldian Gasteizen jokatuko duela iragarri du Alavesek bere webgunean.