NAIZ
AUSTIN

Hildako bat eta hiru zauritu utzi ditu Austinen izandako tiroketa bikoitzak

Tiroketa bikoitz bat jazo da Austinen bart, eta hildako bat eta hiru zauritu utzi ditu. Poliziak adierazi du kontrolpean dituela tiroketak gertatu diren guneak.

Pertsona bat hil eta, gutxienez, hiru pertsona zauritu dira bart Austin (Texas) erdialdean jazo den tiroketa bikoitzean, mediku eta polizia iturriek baieztatu dutenaren arabera.

Zaurituak Brackenrideko osasun etxera eraman dituzte, hiriko mediku zerbitzuek Twitter bidez adierazi dutenaren arabera. Alabaina, ez dute zaurituen egoera zehatzaren berri gehiagorik eman.

Austineko Poliziak baieztatu du bi tiroketak eman diren gunean kontrolpean dituela.