NAIZ
ZARAUTZ

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute Zarautzen

Zarauzko mugimendu feministak deituta, eraso sexisten aurkako elkarretaratzea egin dute. Adingabe batek salatu du sexu erasoa eta pertsona bat atxilotu dute horren harira, nahiz eta ordu batzuetara libre geratu den.

Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea, Zarautzen. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Eraso sexisten aurkako elkarretaratzea, Zarautzen. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Emakumezko adingabe batek sexu erasoa jasan duela salatu du eta, ondorioz, elkarretaratzea egin dute Zarautzen mugimendu feministak deituta.

Aipatu erasoa hilaren 16tik 17rako gauean eman zen, Zarauzko kanpinaren inguruan. Emakumeak erasotzailea salatu zuen, eta atxiloketa bat ere eman zen, nahiz eta ordu batzuen bueltan aske zen gizonezkoa.

Zarauzko mugimendu feministatik gaitzetsi dute Udal Gobernuko kiderik ez dela izan elkarretaratzean.