NAIZ
BAIONA

Meersmanek irabazi du etapa esprintean; Kiatkowski da lider berria

Gianni Meersman (Etixx) belgikarrak irabazi du Vueltako lineako lehen etapa, esprintean. Atzo taldekako erlojupekoan nagusitu zen Sky taldeko Michal Kiatkowski da itzuliko lider berria. [Lasterketaren xehetasunak]

Gianni Meersman, besoak goian helmugan. (Jaime REINA/AFP)
Gianni Meersman, besoak goian helmugan. (Jaime REINA/AFP)

Gianni Meersman (Etixx) belgikarra izan da azkarrena Vueltako bigarren etapan, lineako lehenengoan, Orense eta Baiona artean (160,8km) osatu duten ibilbidean.

4h.16.39 behar izan ditu Meersmanek 160km-ak egiteko, eta haren atzetik sartu dira helmugan Michael Schwarzmann britainiarra (Bora) eta Magnus Nielsen (Orica) danimarkarra.

Michal Kiatkowski poloniarra da itzuliko lider berria.

Marin eta Dumbria-Mirador de Ezaro artean lehiatuko da biharko etapa, 176,4 km-takoa.

Vueltaren inguruko xehetasun guztiak, NAIZen webgune berezian.