NAIZ
Aranguren

Bi zaldi hil dira Labianon izandako sute batean

Labianoko baratzetako bi lursail kaltetu dituen sutean bi zaldi hil dira goizaldean. Suhiltzaileek sua itzaldu ahal izan dute.

Bi zaldi hil dira goizaldean Labianon izan den sute batean. Suak baratzetako bi lursail kaltetu ditu. Atzoko 19:30ean piztu zen sua, baino gaurko goizaldera arte ezin izan dute itzali suhiltzaileek. 

Jabeak animalia gehienak atera ahal izan zituen, baina bi zaldi zendu egin dira.